inprimatu
Abenduak 20
Izenburua:
Abenduak 20
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
7

abenduak 20

 

 Iritsigara. Hau deskribatzeko lain hitz bakarra: basamortu. Odoltsu ere

 erantsiko nioke agian. Eta harrigarria da halako leku batean hegaberak egotea,

 gure atzealdean dagoen baso ihartuan bilatzen dute babesa. Alboetara

 begiratzeari utzi diot eta tapa gogorreko egunkarien artean ditudan orriei beha

 nago. Nire arreba txikiak eginiko marrazki koloretsu bat topatu dut, txori asko

 dituena urdinez margotutako zeruan, hegaberak ziur asko. Columbia Universityko

 postal bat ere topatu dut, atzekaldean lerro batzu idatzita dituena:

 

Walt Whitman-i

 

 GERA zaitez gaur nirekin

 bizi nirekin egun bat eta gau bat

 eta poema guztien jatorria erakutsiko dizut.

 Orduan lurrean eta eguzkian dauden gauza bandi guztiak edukiko dituzu

 (gainera milioika eguzki daude urrunago)

 ezer ez duzu hartuko jada bigarren edo hirugarren eskukoa

 ez duzu hildakoen begietatik gehiago so egingo

 ez zara liburuen mamuarekin elikatuko.

 Baina ezta ere mundua ene begiekin ikusiko

 ezta gauzak nire eskuetatik hartuko.

 Norabide guztietara begiratzen ikasiko duzu

 eta unibertsoaren esentzia zure izatean

 barnera dadin utziko duzu.

 

 Gera zaitez gaur nirekin

 gau eta egun

 zorabio bat bailitzan jarriko nuke zure gerria

 unibertsoan dantzan

 izan nire, izan nadin zure.

 Niregatik ikasiko duzu zahartzaroaren sekretua

 baldin eta horrek izutzen ez bazaitu,

 nik irakatsiko dizut maitale galduen maitasun ezina,

 udazkeneko hostoen erorketa ametsa.

 Jakin ezazu maitea,

 nirekin egonez gero hildakoen hezurtza, haien gorpu hotza

 gertuago sentituko duzula,

 ez al da erromantikoa?

 

 Gera zaitez gaur nirekin

 eta agureak maitatzen ikasiko duzu,

 nirekin zahartuko zara baina unibertsoaren

 jakituria izanen duzu,

 poema izaten ohituko zara, inmortala.

 Dena zugan egongo da eta zu denongan egongo zara,

 Jainkosa izaten irakatsiko dizut

 eskale behartsuak ahazten ikas dezazun.

 

 Gera zaitez gaur nirekin

 eta unibertso izaten irakatsiko dizut,

 ikasitako dena ahazten lagunduko dizut

 ikasi beharrekoa ikasten ikas dezazun.

 Gera zaitez momentutxo bat gehiago nirekin

 azken hitzak bukatzeko adina denbora

 eta bukatzean

 poema, unibertso izango zara.

 

 


inprimatu