inprimatu
Abenduak 17
Izenburua:
Abenduak 17
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
3

abenduak 17

 

 Elurrakhartu ditu trenaren beirak, bihotzaren beirak. Uniforme kakien anabasa

 bat eta motxilak. Zigarro merkeak erretzen ditugu. Zenbaitzuk atzean utzitakoa

 gogoratu nahi lukete poltsikoan dauzkaten maitaleen paineluak ateraz.

 Zenbaitzuk aurrean daukatena ahaztu nahi lukete, beste poltsikoren bateko

 paineluetan malkoak xukatuz. Zenbaitzuk zigarroak erretzearekin bakarrik

 konformatzen dira, ketan sostengatuz haien hausnarketak. Eta noizean behin

 irribarre egin nahi genieke gugana zuzentzen ez diren begiei ere. Errukia.

         Nire inguruko gazteak ikusita bururatu zait bederatzi era ezberdin

 daudela soldadu bat imajinatzeko: gauez, egunez, ihesi, zigarro bat erretzen,

 negarrez, lohituta, bizirik, hilda, hegaberei beha.

         Nire garunean malkoak pilatzen diren bitartean, hirietako etxeetako

 argi piztuak dakuskit. la leiho guztiak argiz beteak zomorroen lutoa ukatu

 nahian bezala. Eta trenaren txartelean idatzitako pentsamenduak oparitu dizkiot

 izotzari. Leihotik bota dut vire txartel zirriborratua. Ondokoak ez du oso begi

 onez ikusi nik leihoa ireki izana. Kanpoko hozkirria sartu da une batez, eta ia

 etxe guztietako ia leiho guztiak argiz beteak.

 

 IA ETXE guztietako ia leiho guztiak argiz beteak

 sorbalda sorbaldaren gainean eskuak sakeletan

 sendi osoak guztiz jantzirik gau osoa zelatan erne entzunez

 

           (esnatu ninduen eskuartean linterna

           berarekin joten hasi zitzaidan ez

           zen ez hitzilk ez mehatxurik ez ezer

           ni joten eta joten segitu zuen

           linterna apurtu eta iluntasunean

           segitu zuen)

 

 ia etxe guztietako ia leiho guztiak argiz beteak

 ia ohe guztietako izarak zuriak harakinarenak

 guztia entzun nahi dut guztiak txandaren zain

 lehen eki izpiak hormetan luzatuz gerizak zeuen aurpegietan

 jabetu gabe desager zaitezke hemen ez ditut begiak ixten

 aldegin nezakeela otu zait amaierarte egon nahi dut begira

 ez malkorik ez zirkinik behera begira nago beha nautenean

 sorbalda sorbaldaren gain zementua baino jergoi leunagoa du

 aiztoa hurbildu bitartean.

 

 


inprimatu