inprimatu
Arrabaletik
Izenburua:
Arrabaletik
Sinadura:
Joxan Gurrutxaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gurrutxaga, Joxan

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
29

Arrabaletik

 

Joxan Gurrutxaga

 

 Arratsaldeko kafe tazak

 arbola bilutsietan eskegita

 hator poema epeletako libelula urdinei

 hegoak erretzera

 Gora..., buelta eidak gero

 horri kuadrikulatuetatik dijoazen munduak

 pasatzen ditugu ezkutuan

 Aurpegi zurbil

 kupidagabea

 ukbil amorratuak jainkoari madarikazioetan

 denbora zerora bultzatzen ari gara

 

 Luzatzen zerizkidatzunak

 mendafinezko eskuak datozkit burura

 eta ezin dut negar baino egin

 

 Orain jada haraindian nago

 bukatu zaitzait

 hainbeste maite zindudan hori

 

 Behintzat

 atera zaitela itxasoko lehioetara

 eskatzen dizut

 ezinbestean hautsitako maitaleak

 gurutzatzen agurtuko gara

 

 Ez natzaizu agian depaso egingo

 baina barkatu

 ez dakit desamodioa metrotan ala kilotan neurtu

 esaidazu zilegi zaidan

 malkoei zinta beilegiak ipini

 eta berbenetan eskegitea,

 ametsaren sabaian ezdakitzko begiei

 zinta klaru bat pasa dezaieket?

 edo tren geldi bat hartu

 eta urrutira joan

 Ez natzaizu agian depaso egingo

 baina barkatu...

 

 Hotz dago

 eta nire pentsamenduen irudiak

 hormatuz doaz aidean

 neguko hotzean

 

 Gauak kostelazio amarauak ehuntzen ditu,

 jendea oheratu da jada

 melankoliazko bufandak arimetan

 

 Heuren sortera abandonatutako kaleak bakarrik

 apenas bi taxi elkarren ihesi

 eta ni espaloian aurrera

 farolez farol neure itzalek zelatzen nautela

 

 Ez dut besterik atzematen

 neguko gau hotz honetan

 

 Bakardade haundienari

 nola eman forma?

 hutsunean bait da esan nahi dizudana.

 

 Utz

 utz begietako niniak ere bakarrik,

 blaga bitez nahi bezainbat gauerarte

 

 Aditu orduan erne

 honetaz hainbeste dakiten

 merkantzien xiztu urruna

 

 Queenswayko andre zoroa

 egunsentitik arrakasta

 lekukoaren testigu

 bularrak ageriko

 bere kolkoari, etsita marmarrean

 gazteak eskeintzen

 kabinak baino beroxeago

 

 Insinuazio hirian

 goizero astintzen ditu gortinak

 Queenswayko andre zoroak

 

 


inprimatu