inprimatu
Igandako urteez ahurretan ezer gutxi...
Izenburua:
Igandako urteez ahurretan ezer gutxi...
Sinadura:
7 Elduaien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
7 Elduaien

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
17

7 Elduaien

 

 Igandako urteez ahurretan ezer gutxi

 haize-lorratzak bailiren oroimen itsu batzu

 nabarmentzeko hitsegi, gogoratzeko lain ez

 motor abarrotsa bezalako, errime,

 erreka hutsen amiltze barrunbe bat

 egun oro hamabietan ohera aurretik

 desaditu behar dena

 Erromantizismo desitxuratu hau ipuinekoa

 bailitzen egite tragikoenak maitatzera

 haramana, mitomaniarako joera hori

 hain farregarria batzutan

 (Antigualdean hil huen Etchahun

 eta inzestoaren aroa igana duk)

 Autokupida, estatua umel hori, hire

 hirugaren itzala

 Ez diat pairatzen

 pisu paratzen haiz hireaz

 mintza eta mintza

 Badituk

 urrearen dizdirak higan

 hire buruaz, esatebaterako

 gozo trufatzeko paradan

 gustoko haut, maitatuen

 halere

 isilik hagoenean

 

 Bideberriaren zainetan odola kukuka

 minbiziz jotako birika eztulka egunsentia

 alanbrez hildokatua ekia mortu gisako tabernetan

 

 kopa asko egin da ohantzen mesedetan

 sexu errimeak hitzengan ahozkatzen

 sexoak lime utzi gauak plazer aurresentituez

 alferrik

 beste batetan agian

 kameluak

 —ahanzturaren saltzailea—

 betirako arrastoak pasa zizkigun gau abortoan

 bihotzak sala huts antza hiltzeko

 kopa gehiago egin eta

 lizar iladak sudurretatik

 auto bat mundu franko

 ilunbetaz ilunbeta abiatu ginen

 eiakulazio prekoz modura

 izarloka goizaldeko hiruretan oroitzapen hura

 gazteago ginenekoa ah Palma de Mallorca

 norbait biluztu zen striptease sentimentala

 baina kanzonzilorik ez zuen erantzi

 zerbezari trago egin ziolako ez zuen negarrik ixuri

 beste batetarako apika erabat

 biluztea

 bigarren mailako ekuazioen mamuak askatu

 halere ezinezkoa eritzi genion ebazpenari

 sexoa begietan idatzi

 ongi ezagutzen ez dugun lotsak eraginda

 far karkailetan aterperatuz

 

 bideberriaren zainetan odola kukuka

 minbiziz jotako birika eztulka egunsetia

 hantu zen gaua koitus

 interrupus bilakatu

 egunkaria otska laztan ezinezkoa exijituz

 eta ahulki hartako neskak bi inutuero herrimina

 eta nazka larria jada ate joka

 eta artean esperantzaren txute horia komunean

 

 bideberriaren zainetan odola kukuka

 espero dugu orain ohantzera nor eramanen

 nork beteko zainak zinkuru eta musuz

 nork minbizia kutzatuko

 eta ez baletor hemen izanen gaituzu bihar

 hi tabernari sexu kopa bat

 

 


inprimatu