inprimatu
Nec sine te
Izenburua:
Nec sine te
Sinadura:
Heurico d'Auxerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Heurico d'Auxerre

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
11

Heurico d'Auxerre

 

Nec sine te

 

 Orain iada deus ez dago hemen ez da

 deus geratu ene bomitoak salbu, ene malko

 intserbibleak eta De Stijlen

 koadro prezindible bat —Mondrian—

 spinozaki ene begira eta

 orduak kontsumitzen ditut

 Wittgensteinen proposizio bat errepikatuz

 V.O., Es gibt allerdings Unaussprechliches.

         Dies zeigt sich, es ist das Mystiche.

 — badakizu ? Carmenek dio Hamlet bat zarela —

 7 ez dago gaizki baina nahiago dut 6.522

 bestalde 6.521 eta hasierari desbideratua deritzot.

 Batzutan bakarrik sentitzen naiz

 hemen inork ez bait daki deus Plotinori buruz, káokenó.

                     (6.373, 6.374)

 

 


inprimatu