inprimatu
Jalgi zen egun hartan ere...
Izenburua:
Jalgi zen egun hartan ere...
Sinadura:
Kalos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kalos

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
88

Kalos

 

         Jalgizen egun hartan ere

         eta konturatu barik larregi edanda

         susmatu zuen bere burua.

 

 — Egun guztia egin dut lan eta lan. Ilunabarrean ez dut, hustu basoerdien

 konturik eraman. Era orain, banoa; begiak lauso, zangoak laban, mihia lodi.

 

         Hutsala, kontsumo-gizarte honetatik at

         sor daitekeena oro:

         alferkeria, drogak eta gezurra...

 

 — Ez duk atarramendu onik seme! Auzoan ezagunegia ere bahaiz. Urteetan aurrera

 hoa. Zeinek nahi hilako bat ondoan. Gizaixotan bakarra bahintz, zerbait!

 

         Loak eramanen nau gaur ere ziur

         bere atzapar madarikatuenetan barrena

         baina ez dit horregatik nere gauerdiko

         goza ostuko, ez horixe...

 

 — Itxaropena da soilik geratzen zaidana. Garraztasuna bere ahala sendi

 nezakeena hori izan behar, inola ere.

 

         Eneak egin du baina nik egun oro

         mundura sortuz geroztik ukitu,

         bizi, amestu, ikusi, izorratuak...

         iraunen du, iraunen du.

 

 


inprimatu