inprimatu
Ezin hitz hauek urezko galbaetan garbitu...
Izenburua:
Ezin hitz hauek urezko galbaetan garbitu...
Sinadura:
Izen eta jabe ezezagunak
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izen eta jabe ezezagunak

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
37

Izen eta Jabe ezezagunak

 

 Ezin hitz hauek urezko galbaetan garbitu

 gau luzeenaren hats zikina jaurtiko dizuegu

 r partituzko korrozkadak

 eta aurrera ausartzen bazarete

 hemen gaude

 gu eta biok

 arboletatik pantera zurien zelatan

 marrubizko txirrista irrika;

 ijito zakur gorridunak

 sorbaldetatik hurbilduko gatzaizkizue

 aukera ezazute

 treneko bilete bat ala

 kantoiaren deskarga itxia.

 

 Erropa askeen barruttik eskuak

 gaueko lapurrak bezala presaka

 denborari tantea kenduaz

 andre berriak estreinatzen diren egunotan

 heriotza

 arratsaldeko eguzki galdatan diz diz igitaia

 etxean mila murmurio eta isiltasun elkar janka

 artzai zaharra hil den arte

 itxazpiko turbina garbituta

 bere larreen bilatzera.

 

 


inprimatu