inprimatu
Never more
Izenburua:
Never more
Sinadura:
Izaro Uharte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izaro Uharte

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
91

Never more

 

Izaro Uharte

 

 Bele beltzak

 

 egi latzak

 ze zorrotzak;

 hau eztena

 hau ederra

 begi hotzak

 ditu hilotzak

 

 Never more

 

 Bi esku lehor

 belarriak gor

 ezein adore

 ezein zapore

 ezda jada hor

 ez delako inor

 

 Lehiotik diņo

 

 hilda hire maiteņo

 bizirik gudeino

 ezin ezabatu

 —bizidunon patu—

 beraren irriņo

 eta ahots nomiņo

 

 Never more

 

 gerlari gotor

 neugana hator

 —azken tenore

 etsipen lore—

 gaueko sator

 herio hilkor

 

 Bele beltzak

 

 heriotzak

 barne sitsak

 laster jinen

 eta janen

 gogoara itzak

 oi; neure hitzak

 

 


inprimatu