inprimatu
Atzerriratuaren gutunetik
Izenburua:
Atzerriratuaren gutunetik
Sinadura:
Allepuntako Ezra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Allepuntako Ezra

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
10

Atzerriratuaren gutunetik

 

Allepuntako Ezra-k

 

 Gizon argiak zetozen itsasotik

         Eta mugatik

 Eta beraiekin —hirekin bereziki—

 Bat gentozen denean

 Deus ez beraientzat itsasoa ala mendiak zeharkatzea

 Deus gurekin egoteko baldin bazen

 Eta orotaz iharduten genuen ezkutukorik eta malenkurarik gabe

 Eta eguna hil aurretik banandu egin ginen

         Izarrak edo euria bezala

 Eta ni urtearen amaieran —artean ibiltari—

 Ifar haizearen ebakipean

         Baina guzti honek amaiera dauka

         Ez dugu berriro topo egiterik

 Ekialdeko menditara itzuli nintzen

         Buru-zuri

 Gero desegin egin zen taldea

 Eta galdetzen badidak nola sentitzen dudan hi joatea

         Udaberria bukatu eta loreak jauzten diren legez

         Nahasian zurrunbilo bizi batean

 Zertarako hitzegin? —hitzegiteak ez dauka amaierarik—

 Bihotz kontuak ez dira sekula amaitzen

 

 


inprimatu