inprimatu
Eta pianoaren hatsartean...
Izenburua:
Eta pianoaren hatsartean...
Sinadura:
Kike Amonarriz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kike Amonarriz

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
50

Kike Amonarriz

 

 Eta pianoaren hatsartean

 zurekin jazztatu ez ditudan notak oroituaz

           —adatsak ke—

 Eta pianondoan eseritako

 eskuen begiek

           —iluntasunari su—

 Eta pianoari darizkion garraisiak

 arratsaren murmurioan

           —gizakien agurka espaloiean—

 Hiri arrotz hau

 saxo-bakar gris bat

 bihurtu zait.

 


inprimatu