inprimatu
Paiņolu gorriz ito zaizkit...
Izenburua:
Paiņolu gorriz ito zaizkit...
Sinadura:
Felix Aiestaran
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aiestaran, Felix

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981-maiatza
Orrialdea:
30

Felix Aiestaran

 

 Paiņolugorriz ito zaizkit gaur goizean izerditu nauten amets bildurgarriak,

 hala ere, aitortu behar dut, ene integritatea salbatu ahal izan dudala, iluneko

 indar haustzaile, banatzaileen adarretatik. Barnean ditudan kaleko argi

 horiztatuak itzaltzearren, bihotzeko hauspoa erahil dut haizkorakada

 odoltsuetan, jaio berriko haurraren hats gardena, zigarro txar baten ke

 pozoinduaz astindu arte. Aireportuko zoru lauaren aurka jaurti zituzten bere

 buruak, basoetako ardo hauskorren mingostasunean murgilduta, bere oinetako

 garun puskak gazta usainaren kutsaduraz iratzarri lekizkien, baina airean

 zintzilik zetzaten erlojuei, eguratsaren gortasun sekulakoaz urkatuak,

 begininiak lehertu zitzaizkien, aulkien oinak egurraren bizi sentikorrez

 dantzatzen zuten bitartean, eta telebistak gizatiarrak bihurtu ziren amona

 beltz haren hilobitik. Mila zomorro moetak distiraren edertasunez ezpainetako

 bizitasun gorrietan loratu zekizkigun, hautsaren liburu harrotuak erre genituen

 arte, eta hurrengo egunean eguzkia kiskali zen bere bakartatea uholdetan

 itzuliaz, aintzineko energia ezaren hutsara.

 

 Hutsaren hautsez

 erdi itota

 eztul sakonetan

 odolduak

 zulatu zuten airea

 bala madarikatuek

 hormaren kontra

 ile tartean

 isladatzen zen

 begi izutien distira

 astindu ebaki batetan

 apurtu zenean

 ilargi gorriaren

 begiradapean

 

 


inprimatu