inprimatu
Gau betazalen azken ilea...
Izenburua:
Gau betazalen azken ilea...
Sinadura:
Enrike Amonarriz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amonarriz, Kike

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981-maiatza
Orrialdea:
24

Enrike Amonarriz

 

 Gau betazalen azken ilea

 malkoz sorturiko ametsetara erortzen.

 Oroimen erratz batek

 hauts zimurtuak geroari astintzen.

 Sasi zurrumurruaren zirarra zurrunkan

 Ausentzi isil baten loa.

 Mississippi ezezagunaren oihartzuna.

 

 Ausentzia esnatu nahiean ezintasunaren ezintasunetik.

 

 Leunki,

 musu akosmiko baten eztanda

 doinu arrotzetan kulunkaturik.

 Irrikaz,

 iluntasunari so,

 agian, beldurrez

 lo usaiaz itorik.

 

 Amilketa

 

 Entzuten,

 hala ere ez da oraindik kable telefonikorik espazioan,

 uholdeka anonimoak,

 alkoholez, bluess gorriez desentxufatzen dituzte ilargiak.

 Erantzuten,

 Anonimoek Coca-cola boteilan arma dizdiratsu

 bat amestu dute,

 bluess beltzak zoruan barreiaturik

 Garraisika,

 Alkohol anonimoa desaguetatik behera kezko espaloietan,

 mahaiean bi bluess txuri erosirik ilargiari telefonoz begira

 Mutu,

 bluessa kolorerik gabe

 argia itzaldu da.

 

 


inprimatu