inprimatu
Entregatutako eskua
Izenburua:
Entregatutako eskua
Sinadura:
Vicente Aleixandre
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Josu)
Egilea(k):
Vicente Aleixandre
Josu

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
29

Entregatutako eskua

 

Vicente Aleixandre

 

euskaratzailea:

Josu

 

 Baina baste egun batez

 eskua ukitzen dizut, esku epela.

 Esku guri lasaia. Batzutan begiak itxiz

 eskua leunki ukitzen dizut, bere forma

 egiztatzen duen ikutze leuna, bere egitura

 ikutzen duena, bere azal hegodun azpian

 hezur gogorra sobornagaitza, amodioa inoiz

 iristen ez den hezur tristea sentituz.

 Oi, amodio ederraz puztutako haragi eztia!

 

 Azal gorde hori —gordeki irekia, ezin-ikusiz erdirekia—

 bero epelaren ahotsa —bere ekintze eztia—

 zabaltzen den tokia duzu:

 nire ahotsa zure zain epeletaraino sartzen den tokia,

 zure odol īzkutuan beraiekin bueltak eman ditzan,

 ilunean soinu egingo,

 ilunaren gozotasunean barrundik musu emango lizuken

 beste odol batean bezala

 nire oihartzuna duen gorputz hori

 geldiro zeharkatuz, nirea, nire sakoneko ahotsez beterik.

 Oi nire amodio oihartzuna duen gorputza

 oi nireganatutako gorputza

 oi nire ahotsaren soinu hutsa gorputza bereganatuz.

 

 Horrexegatik, eskua laztantzean, badakit nire amodioa

 bakarrik hezurrak ukatzen duela —gizonaren inoiz goria ez den

 hezurra—. Eta zure izatearen zati triste bat batek

 uko egiten duela ere, zure haragi osoa erabat dardar ari den

 mementu argitsu batera iristen den bitartean,

 zure eskuaren ikutze geldi horren bitartez

 aiezka ari den zure esku samur-samur porotsua,

 zure esku guri lasaia, zure bizitzan sekretuki,

 —arraun egiten dudan zain sakon orokorretaraino—

 poliki-poliki sartzen naizen eskua

 zure haragi artean osoki kantatzen eta

 populatzen zaitudan eskua.

 

 


inprimatu