inprimatu
Bizia
Izenburua:
Bizia
Sinadura:
Anonimo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anonimo

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1980
Orrialdea:
24

Bizia

 

Anonimo

 

 Horma ertzean jezarririk,

 hibairantz begiak,

 sinets nahi nuen

 ametsetan

 zure uren ixuria zela

 nik desio nuen bizia.

 Nire bihotzak

 galde egin nahi

 zure norabideaz,

 zure hildo zabaletik

 ixuritako ur garbien norabideaz.

 Ondoren ohartu nintzen

 alferrikako zela nire ausnarketa,

 jakin nezakeena baino gehiago

 jakin gura nuela.

 Zure zergatikoaren bila nenbilen

 nirea arkitzeke,

 zein ote zen unea

 mila unen artean,

 zein zure dizdira absolutua

 mila dizdiren artean.

 Iratzartzean,

 bakoitzaren biziak

 helburu eta zentzu berezia zuela

 zure ur tanta bakoitzak

 bere unea duen antzera

 ikusi nuen,

 ikasi nuen.

 Itxaurte hark

 zidan edegi zentzumena:

 gizonaren bizia

 ez da alferrikako;

 ez da sortzea,

 ez hiltzea.

 Lanaren eta oinazearen lihoak

 betiko jarduhak

 osatzen du une bakoitza,

 jaiotza eta heriotza

 ondotik jarraiki

 ondorio ez dira.

 Eguneroko,

 minutu orotako zeregina

 historiaren iraultzak

 aldatzen duela,

 arras tankera desberdinez

 jaio ta hiltzen garela

 ikusi nuen,

 ikasi nuen,

 itxaurte hartan.

 

 


inprimatu