Argarai'ko karnabalak
Zuzenbide
Ogeigarren gizaldi
erditik aurrera,
Argarai'n «adelanto»
aundietan gera.
Jakitea nai dunak,
orain du aukera.
«Siglo Veinte»'n ba-goaz
danok buruz bera.
Ayuntamentua da
aldatu-berria,
alkate aukeratzen
etzan lan txikia.
Azkenik jarri dute
«moderno» guztia.
«Siglo Veinte»'n gaudela
Ez aztu, maitia.
Donosti'n izana da
Erretore Jauna,
Gobernadoreari
dio itz egiña.
Aren bizkar naikoa
parre dute egiña.
«Siglo Veinte»'n debeka
nai dantza ain piña!
Agintari berriak
lanerako «pronto»,
ez dira neurri artzen
egon oso «tonto»;
Karnabaletan ba-zan
naiko «adelanto».
«Siglo Veinte»'n ez degu
egin bear «planto».
Aragia garesti
dagola? Zer dio?
Olioa goraka
dijoala? Bego!
Aurreroko kezkarik
Argarai'n ba-dago.
«Siglo Veinte»'n dantzia
degu aurrenengo.
Gaur arte etzan emen
dantza loturikan,
ezpaigendun utzi nai
jolas garbirikan;
baña gaurko bideak
dira besterikan.
«Siglo Veinte»'n ez degu
lengo konturikan.
Dantzan «induljentziak»
irabazteko ustez,
Jesus'en Biotzari
obeto bearrez,
piztu diote «plaza»'n
bere argia aurrez.
«Siglo Veinte»'n gaudela
ezin uka ziñez.
Kontzejal berri batzuk
ejenplo emanaz,
asi dira «moda»'ko
dantzan alegiñaz;
ez dedilla iñortxo
atzeratu lotsaz.
«Siglo Veinte»'n aspertu
gera dantza ariñaz.
Erderazko Dotriña
ikasi eziñik,
denbora galdu zuten
eskolan alperrik.
Ondorena ikusita,
ez egin negarrik.
«Siglo Veinte»'n ere ez du
sasiak sagarrik.
Gorriak galdu ziran
aspalditxo emen;
orain zuri-zuriak
geldituak giñen.
Katoliko «puruak»
daude erakusten,
«Protestante» gerala
danok «Siglo Veinte»'n.
|