Alfonso Yoldiri
Zure arabar lagun bat
Alfonso Yoldi nafarraz egin
nahi dut bertso aipamena
apirilaren boskarrenean
Tafallan bonbaz hil zena.
Nire laguna zinenez gero
bihotzean daukat pena
baina hil zinen borrokatuaz
eta hori da onena.
Irrati bidez aditu nuen
hil zinenaren berria
eutsi ezinik negar bihurtu
zitzaidan nire irria
aspalditik ez nuen jasotzen
hain berri negargarria
sinisten ere aritu nintzen
enpeino dena jarria
Norbait hilda ez nuen egiten
negarrikan aspalditik
nahiz eta hainbat gudari ere
hil diren zure aurretik
baina Alfonso nik ezagutzen
zintudanez hurbiletik
pena dadukat berriz zurekin
alkartu ezinagatik.
Serio antza eduki arren
humoretsu zinen oso
zurekin pasa izan genuen
hainbeste momentu gozo
alkartu eta egiten gendun
hainbat txiste egiten gendun
hainbat txiste eta bertso
ezagutzeko aukeragaitik
eskerrikasko Alfonso.
Euskaldunberri bihurtzea zen
zure ekinetakoa
gero Gasteiza euskaran, alde
lanera joandakoa.
Nahiz ta norbaitek pentsa zinela
nortasun zakarrekoa
mutil sanoa zinen egizko
nafarrak bezalakoa.
Zuk egindako beste borroka
hori bai zen serios
zu bezalako gutxik daukate
zuk zeneukan balioa
era gogorrez menperatu nahi
zenuen arerioa
zure borrokak eduki behar
du bere ondorioa.
Zu bezalaxe beste batzuak
izan dira eroriak
gogor sufritzen bizirik ere
baditugu ugariak
ez zaituzte ez zuek ahaztuko
herriaren historiak
gora Alfonso eta gora zu
bezalako gudariak.
Jaso zenuen zure herrian
merezitako onena
hamazazpian Etxaurin zure
herrian burutu zena.
Bertsoen bidez egin nahi izan
dizut nire oroipena
Arabatikan zuzendu nahirik
zuri agur beroena.