Agur lagun eta gudari....
Zuen Burkideak
Aizak Kirruli gaur urtebete
Herreran hil hindutena,
gartzel hortako pasillo baten
seko utzia hintzena,
burkide denok hire aurretik
emanez gure omena...
beste burkide bat hil zigutek
makurtu nahi ez zuena.
Hik ondo dakik gartzelan zuek
hiltzea nahi ez zutela,
Herria konturatuko bait zen
zulo hau zer den bestela;
bainan abixu gabe hil hintzen
esklabu zahar bat bezela,
etsaiak ordun erabaki zin
ezin litekela horrela.
Hik eta Josuk bezela askok
joan nahirik sendatzera
etsaiak ez dik inola jotzen
«mezere» hori egitera;
hi gartzel honetan utzi hinduten
ta Josu, berriz, etxera;
ustel-ustela atera zuten
etxera, bainan... hiltzera.
Euskal preso bat gaixorik bada
gogor eragin behar zaio,
damuketara bultza ta bultza
ezinik hamaika saio;
hi bezelaxe genian Josu
eusteko hainbat jenio...
«nere bizia galtzen dut bainan
ez naiz damutuko», dio.
Garaiko, Bandres eta Ardanzak
esaten zuten lehenago:
«Gu makurturik bizi bagara
gorri hoiek okerrago,
Josu hil zaie ta abertzaleek
badute bat gutxiago...»
Damutzen ez bagara hiltzea
horiek ditek nahiago.
Etsaia dabil irentsi ezinik
damuaren frakasoa,
sasi-euskaldunen babesean
gogortu dik erasoa;
Josu, Kirruli, hauxen daukagu
egi garbi ta osoa:
damutu baino hobe hiltzea
ezinbesteko pausoa.
Etsai berriaren apustua
deusera egindakoa,
etorkizuna ezerrezean
oinarritutzera doa;
bizkarran jaso gabe utzia
dute hildako arranoa,
gaur egun bizia eskeintzea
ez delako «modernoa».
Ez da posible hondoratzea
Herria eta euskera,
ez da posible baztertutzea
Nafarroa alde batera;
ezta-re euskal langileria
gosera kondenatzera,
zuen nahiaren atzetik goaz
Herri xumea indartzera.
Agur bikote iraultzailea
agur lagun ta gudari,
zuen emaitzak indarra eta
gatza eman digu guri
Herriak nola askatzen diren
garbi esanez denori,
Historiak hartuko zaituzte
gizon leial ta gidari.
Joseba eta Josuren ama,
aita eta senidea
indarra batu egin behar dugu
ez baitaukadu sobrea;
lanari gogor eusti ta ekin,
trixtura utzi gordea,
denok osatuko dugu laxter
Herri Berri bat, Librea.