Bi anai jaio ginen
Zubiri, Jexux
Bi anai jaio ginen
bista pixkarekin,
izena bata Jesus,
bestea Agustin,
konformatu egin behar
emandakoakin,
Jainkoak berak daki
zer egin zeinekin.
Gaztetan zerbait argi
ikusitzen gendun,
zahartzera ohartu gabe
dena joan zitzaigun,
orain bihotzetikan
eskatu dezagun,
beste munduan argi
ikusi dezagun.
Erasunen jaioak
bere hartan haziak,
hiru anai ta arreba
Jaunari graziak,
anai gazte ta arreba
benetan argiak,
hori aitortuko du
Erasungo herriak.
Gure anai gaztea
beste asko bezala,
gerran bizi emana
gu utzirik hola,
haren begitik argi
ikusten genuela,
zer pena guretzako
hil beharra hala.
Azpirozko semea
Erasungo parroko,
berak bialdu zidan
nere herrirako,
esan zidazun: Jesus
here arrebentzako,
joango al zerade
morroietarako?
Ez nion ba ukatu
ta bai deklaratu:
daukaten bista honekin
nola presentatu?
Kontesta: aizu Jesus
ondo hartuko zaizu,
gaur edo bihar ez zaizu
eginen damutu.
Hogeita hiru morrointzan
pasatutakuan,
familia Amerikara
zaizkidate juan,
Don Luis aberatsa
mutil zahar zeguan,
harekin esperantza
ontsa bazeguan.
Ni etxearen kargu
gainera kanpuak,
zer egina bazeukan
Zubiri itsuak,
bost behi eta txerriak
oilo ta katuak,
gainera ahuntzak eta
«Pollino» astua.
Hemezortzi urte pasa
horrela bakarrik,
asto «Pollino» lagun
nuelanularik,
Jesus Tokaio jauna
ez zegon ahazturik,
anai arrebak gaitu
hirurak bildurik.
Hemeretzi egun da
berroiko urtian,
nere astoa jaio zen
«Pastainen» etxian,
gaur larogeitabian
ondo da oraindikan,
hau fuerte dagon arte
nik ez besterikan.
Nere astoak baditu
zazpi espiritu,
hiru galduta ere
lau berekin ditu,
hamaika mila kilo
bai ibili ditu,
berrogei urte pasata
nork esango eztu.
Mila esker zerura
nere gidaria,
ez zait inoiz damutu
honera etorria,
gure señak Azpirotz
Larraungo bailia,
etxea Benitorea
plazakin batian.
|