Arantza Arrutiri
Zelaia, Josu
1
Mila bederatzirehun eta
larogeita batian
otsailaren hamabia zen
ostegun goiz ilunian
orain arte gustora asko
bizi zen gure artian
bere bizia galdua zuen
Urolako ibaian
2
Euskal Herria berez baita
umedotsu eta hotza
egun hartako goiz tristeak
egin ziguen izotza
egun horretan beharko zuen
eta heldu zen ekaitza
uste gabean hurbil zitzaion
Arantxari heriotza
3
Ez dakik zertarako dauden
laguntzailek mundu hontan
laguntza ez eskeintzekotan
beharren den orduetan
hiru ordu eginak zituen
gorputzak bada uretan
hiru ordu nork pasa ditzake
oraingo ur hotzetan
4
Nahiz ta Arantxa Arruti egon
lur azpian eta hilik
nahi nuke gaur hitzegitea nik
hemen bere memoritik
zure borroka ez baitzen izan
inoiz ere alperrik
ez baitzenuen ontzakot hartzen
mundun herri zapaldurik
5
Iraultzaile munduan dugu
militante bat gutxigo
baina zure eguneko lana
kalean zutikan dago
kapitalaren enbiruantzeko
erantzuna da ordago
zure borrokari jarraituko
gatzaizkiolakon nago
6
Zure ikuspegia zer zen esan
nahi gaur bertsoetan
amets egiten baitzenuen
egunsenti garbietan
borroka aktiboki egiaz
emakume taldeetan
zer esanik ez ekologian
eta antinuklearretan
7
Emakumeen eguna denez
goaz omena egitea
Arantxak gorrotatzen zituen
lokarri eta katea
emakumeen liberazioa
nahi zuen iristea
hartara emakumeok geu
bakoitza izango gea
8
Lagun Arantxa gendun umila
hitzegiten zuen bare
haren baratza jorratzezkero
ikasi beharren gare
emakumea nahi zuen jarri
gizonezkoaren pare
hortaz izango omen dirade
beren buruaren jabe
9
Farranda garaian hura zen
umoretsu ta berritsu
baina Azpeitiko herrian gendun
maisu edo jakintsu
zuen guztia eskeinitzeko
beti zegoen mamitsu
inoiz ez nuen triste ikusten
baizikan oso indartsu
10
Arantxa gendun Azpeiti herrin
bizi izandutakua
nunbait ez zen zure bizia
gehiegi luzatzekua
nahiz ez izandu lagun Arruti
iritzi berdinekua
aitortzen dizut zinela hemen
lan asko egindakua
11
Gure artetik alde zenigun
hogeita hamahiru urtekin
egun asko ez dugu pasatu
mundu hontan elkarrekin
baina iduri bat izango dugu
landutako baratzakin
baldin jorratzen asmatzen bada
euskaldunen haitzurrekin
12
Diferentziak direlako gaur
ez goaz bide bereti
zure borroka gaindituz dabil
mendi arkaitz ta barruti
aldakor den egoera honetaz
esna bagintez barruti
hamabi bertsoz omentzen zaitut
lagun Arantxa Arruti