Gernika
Zelaia, Andoni
Paristik bertsoz Euskal Herrira
espetxe zital batetik
nere eskua buru ta bihotz
negon arresi artetik
Gernikarentzat gogoeta bat
zor diot nere aldetik
lehengo gudari ta oraingoak
gora aipatuz kolpetik
berrogei eta hamar urtean
semeak aitan bidetik.
Gerra zibila histori beltza
ta fazisten mendekua
orain Europan demokrazia
omen dago txertatua
Euskal Herriko gerra txiki hau
aspaldidanik piztua
diktadura bat bizi dugula
lege berriz bereiztua
burujabetza askatasuna
egin dugun apostua.
Ai zer nolako lagunak ziren
lehenago Hitler ta Franco
gorrotoaren mendekua zen
Gernikan sua pizteko
Madridek beti egin duena
Euskadi izorrateko
frankismoaren gurutze bat da
erru gabeak hiltzeko
lehen da orain arazo bera
herria defenditzeko.
Urteak joan eta etorri
ez dute egin nahikua
lehengo lekuan jarraiten dute
burua eta eskua
gogozko dute gure putreek
zapaltzailleen jokua:
Alemanitik Pariseraino
aldatu zaigu kulua
orain frantzesek betetzen dute
lehengo Hitlerren lekua.
Deportazio eta expultsio
extradizio eta «GAL»
belaunaldi hau sufritzen doa
hamaika eraso tamal
bere bizia herriagatik
eman duen seme apal
lehengo gudari ta oraingoak
gizon handi bihotz zabal
iraunkortasun berezia da
irabazi edo ta gal.
Francon eskolan ikasi zuten
egungo politikoak
sozialistak atera dira
fizatasunez flakoaj
saldu dituzte ideal denak
etxeko ta kanpokoak
gerri zibilan izan baziren
resistentzi aldekoak
Euskadirentzat bihurtu dira
frankisten akolitoak.
Askatasunan ibilaldia
orain datorkit gogora
bestea berriz zer jendetza zen
Lemonizko egun hura.
Herri osoa protestan beti
iraultza baten itxura
Konstituzio edo ta OTAN
botoen bidez ez gura
aurten Gernika iritx daiteke
merezi duen lekura.
Herri bat gara eta ez hiru
aberri baten eredu
zapaldutako aberri horrek
batasuna merezi du
bide gurutze tamalgarri hau
arrazoietan usteldu
alderdientzat lana eginda
eskuin aldera gizendu
hamar zatitan banatu eta
zer abertzale gara gu?
Oraindik ere zutikan daude
bonbaketaren garaiak
beren errua, lotsagarria
gizadiaren etsaiak
horren aurrean besarkatuaz
gudari eta anaiak
askatasuna aldarrikatuz
zer eskatzen du herriak?
Ea Gernikan suspertzen diren
batasunaren sustraiak.
Bertso zitalak baldin badira
errua ez da nerea
zapaltzaileek bihurtzen dute
gizonakin aberea
itxaropena ez dut galdu ta
gutxiago umorea
bizi garela hemen oraindik
esateko adorea
Euskal Herriaren eskeintzen diot
bihotza ta ohorea.