U.E.U.n ikasteko
Zaldubi
U.E.U.n ikasteko
eskolak badira,
ta nago begira,
ea nolaz berriro
egin hona bira;
jakintza guztietan
goaz iturrira,
eta Astronomian
Zizurko tokira,
datorrengo urtean
goazen ilargia
Sukaldaritza ere
agertu zen lasa,
ekarriaz baza,
hemen jaten genuen
makina bat aza;
ezin inolaz bete
horrentzako tasa,
bainan etorri ziren
ekarriaz masa,
eta txuleta ordez
bazen kalabaza.
Gauzak argitutzeko
ez nago lotsetan
inoren ustetan,
hemen aritu gara
pare bat astetan;
batzutan rollo asko
atseden bestetan,
jendea atortzen da
goizeko bostetan,
Larraonak dirudi
dagola festetan.
Jakintzak izan dira
hementxe ugari,
ta nahiko hizlari;
Martin Orbe izan da
parrez idazkari;
Olinpiko poloa
krossen lasterkari,
eta Joserra berriz
bertsotan kantari;
hola jarraituz gero
denok bertsolari!
|