Nafarroa
Zaldubi
1
Bertso herriak jartzera nua
Nafarroaz mintzatuaz,
bainan lehenik hasi behar dut
nafartarrak agurtuaz,
eta akatsik egin ba ditut
barkatzeko eskatuaz
zeren akatsak egin dizkiat
hauk zeharo ahaztuaz.
2
Zazpiretatik Nafarroa da
probintzirik handiena,
iparraldea menditsua du
bere alderdi gehiena,
ego aldea aladerantziz du
lurralderik zelaiena
lur emankorrak dituelako
guztientzat maitiena.
3
Inperialistak hori jakinik
etorri dira sutuak,
bereganatu nahirik lur hauk
oso ongi armatuak,
bainan hementxen izan dira hauk
jipoi ederrak hartuak,
burruak tente ekarri bainan
eramanik makurtuan.
4
Era honeten etorri ziren
antzinako Iberuak,
mundu guztian zabaldu ziren
Erromator gerreruak,
eta ondoren iritsi ziren
urrundik Bisigoduak,
eta hainbeste urte burrukan
ibilitako Moruak.
5
Bere mugetan ezin kabituz
etorririk burrukara
ahaleginak egin dituzte
sartzen herrien ikara.
Naizta hoik izan indartsuago
inoiz beldurtu ez zara
eta garaile iraun duzu
nortasuna ta euskera.
6
Nafarroako herri batzuetan
euskara dago galdua,
bainan oraindik ez dago hori
atzerritarrei saldua
zeren gazteak ikasten dute
naizta egon ahuldua.
Noiz ikusiko dugu begiez
Nafarroan zabaldua!
7
Gaur egunean konturaturik
egin dute deadarra
autonomia dela lehenik
herriak duen beharra,
hori delata Euskadi mailan
entzun da jotzen adarra
lortzeko lastar Nafarroaren
autonomia zaharra.
8
Berrogei urte ilun egonik
orain goaz argitara,
negu beltzaren ostean beti
etorri ohi da udara,
amnistia ta autonomia
exigitzen ari gara,
Euskadi eta Bruselasetik
goazen denok Iruinara.
9
Ez du ahau euskeragatik
jasan dituen irainik,
hainbeste urte jardunak dira
euskara galdu ezinik,
bainan oraindik bada Iruinan
euskaraz ongi dakinik
unibertsitatea udaran
euskara garbiz eginik.
10
Goratzekoa da Nafarroak
elburu duen bidea:
autonomia duen Euskadi
euskalduna egitea
horretarako beharrezkoa
zen norbaitek ekitea,
Euskal Herria bakarra data
denontzat herri maitea.
11
Nafarroa da Euskal Herrien
semeetan zaharrean,
hori delata abiatu da
hora izanik lehena,
ez du utziko autonomia,
izan arte berarena,
hainbeste urte odol xurgatzen
ia husturik barrena!
12
Azken honetan agurtu nahi dut
gure Xalbador zenari,
berak bezala konta dezagun
guztion batasunari,
eta maisutzat har dezakegu
laguntzeko behar duenari,
eskertuagatik zorretan gaude
Nafarroan semeari.