Arrazoidutenen arrazoieza
Zaldubi
Zergatik hemen armaren jasa,
ugaltzen zaigu kale ta plaza?
etxean ere ilunduz gero
kexu gaude ta ez lasa, (bis)
hau ote da gure baza?
zuri den arren arraza,
askatzeko da eskasa;
radio bana ta armaturik
etorri hainbeste fatxa,
ta horregatik falta zaizkigu
egun Zabala ta Lasa. (bis)
Tamalez dena bete txakurrez,
ertz guztietan, atze ta aurrez,
rekord berria gainditu dute
«rugby» lanen muturrez, (bis)
orduak doaz beldurrez,
radarrak aide ta lurrez,
ikusi era makurrez,
sistema honek kaltea dakar
torturaz edo egurrez,
askoz gehiago politikoek
kantalotsaren gezurrez. (bis)
Politikoek naute azpertu,
pakeagatik mintzoa lehertu,
baina ondoren zurikeriaz
pake bideak baztertu, (bis)
hemengo dena okertu,
nagusi zena maiztertu,
espainolena edertu,
zergatik dute Euskal Herrian
gerra zikina suspertu,
ifarraldean sartu ta gero
bi lagun on desagertu. (bis)
Gure herrian gerra zikina,
Madril aldetik gogoz egina,
Hegoan eta Ifar aldean
ezarriz lege berdina, (bis)
legez kanpoko dotrina,
azpikeria gordina,
non den eskea hor mina,
bandera jarri nahi dute hoiek
baztertuaz ikurrina,
nagusi arrotz bat dugulako
herriak dauka samina. (bis)
Sarritan dira su eta garrak,
eta ondoren mintzo zantarrak,
alde batetik eginez gero
bestearen deihadarrak, (bis)
ia hautsirik paparrak,
besteak direla txarrak,
jartzeko lege zakarrak,
pake aitzakiz esku librekin
piztuz gerraren txingarrak,
isilik egon zarete baina
non dira bi Tolosarrak? (bis)
Akerren gisa oker gabiltza,
ez bait da hola gure aritza,
baina bilatu beharko dugu
etorkizunaren giltza, (bis)
zergatik hainbeste fitxa,
polizientzat egoitza,
ta armamentu bortitza,
arrotzek hemen aginduz gero
ez bait da ona emaitza,
emengoentzat utz dezatela
hemengo buruzagitza. (bis)