Nere errian dago
Zaindegi
-1-
Nere errian dago
gizon jakintsua,
erritarra dalako
bota bear bertsua.
Gizon bizkorra eta
oso Jainkotsua,
bere eginkizunetan
benetan sutsua.
-2-
Egunaz eta gabaz
lanean saiatu,
apaiz apala dala
bear det aitortu.
Irurogei ta amaseikin
ezta oraindik zartu,
Bejondeizula lagun,
orrela jarraitu!
-3-
Aspaldiko urtetan
inbestigazioetan,
Batzutan lur gañean
bestetan kobetan.
Gizon saiatua da
olako lanetan,
iñon azaldutzeko
eztago lotsetan.
-4-
Gaztetan Bergara'n zan
klaseak ematen,
ango ikasleeri
pozik erakusten.
Klaseak itzegiten
etzuala uzten,
Ikasleek etzekiten
ixilik egoten.
-5-
Orain dala urte gutxi
len omenaldia,
aietan egun bat zan;
ura jaialdia!
Egun artan bildu zan
apaiz pamilia
Dana ondo irteteko
zer eguraldia!
-6-
Donosti'ko gotzaia
onuntz etorria,
Pakea besterikan
eztu ekarria.
Bere apaltasuna
agirin jarria
arrixe entzutea
bai arrigarria!
-7-
Meza bukatu ondoren
bazkari ederra,
aien artean iñor
etzegon alperra.
Ango janak jateko,
txuleta ta xerra,
bertsoak kantatzeko
ba-zuten bearra.
-8-
Bazkaria pasa zan
telegrama letzen,
bitartean an danak
ederki bazkaltzen.
Edari eta janak
aguro brikatzen,
ta bukatutakoan
bertsoak kantatzen.
-8-
D. Joxe Migel zegon,
poz aundiz beterik,
«aspaldin eztet izan
olako egunik».
Aita jaungoikoari
eskerrak emanik,
eskerrak danori ta
bizitu pakerik.
-10-
Bazkaria bukatu,
ta bostak aldean,
bakoitza bere etxera
joan zan pakean.
Aingeruak kantari
alako egunean,
eta D. Joxe Migel
pozikan berean.
-11-
Bazkaritik kanpora
ura ikusmira!
jende guzia zegon
zerura begira.
Gero ibili ziran
jira eta bira,
zortziretako danak
etxera joan dira.
-12-
D. Joxe Migel jauna
danak ezagutzen,
orrelako gizonak
gutxi dira ikusten.
laun au alegintzen da
animak salbatzen,
Jaungoikoarengana
jendea eramaten.
|