Beiñepin zu, Ama, errukitu zaitez!
Y., J.
Erruki zaitez, Miren Ama ona
enetxu goguaz;
bestela naigabez laister dijoakit
iltzera gaxua.
Barren-barrenetik etsai gokaiztuak
etorri dirade,
bat-batean danak asarre bizian
goguaren kaltez.
Oi! aldi larriak, estu ta illunak!
Enetxu goguak
negar ugariak ixuri bai ditu!
Gogo gixaxuak!
Begi malkotsuak nekez ditu ideki,
eta inguruan
etsaiak besterik ez ditu ikusi
enetxu gaixuak!
Samurki, maiteki deitu dio garratz
Jesus maiteari;
baña au zoritxarra! iges egin dio
Jaunak goguari.
Beiñepin zu, Ama, errukitu zaitez
enetxu goguaz;
bestela naigabez laister dijoakit
iltzera gaxua.
Oñazez beterik an emen dabilkit
gau t'egun malkotan,
ain gorrotu ditun etsai gaiztoekin
burruka gogorran.
Demaiozu laixter indarra t'almena
gaitzeko etsaiak,
pozik bizi dedin Jesus maitiakin
maitasun alaian.
Beiñepin zu, Ama, errukitu zaitez
enetxu goguaz;
Bestela naigabez laister dijoakit
iltzera gaxua.