Akaitz-i bertsoak
Zure begi garbiak
ihintzez estalirik,
goxotasun guztia,
hor dute bildurik,
izartegi osoan
ez dago aurkitzerik,
eguzki edo hilargi,
zu bezelakorik.
Irriparra ederra
eta borobila,
aurpegi txuri hori
da nere opila
bi txulo txikirekin
jantzia masaila,
pizkorra eta alaia
hau duk hau mutila.
Akaitz-en iji-ajak
bizitza ernetzen,
udaberria kimuz
ari zaigu jazten,
lizunkeri guztian
zuk dituzu pizten,
larrosa ederrenak
ez zaitu berdintzen.
Pinpilinpauxa bezain
egalari zera,
zure bi anka hoiek
beti gora behera,
txilipurdika gogoz
haruntza honera,
SOINULARI GOXOA,
txoritxua al zera?
Zelaietako lore
zorion kutuna,
indar bizigarria
lirain ta leguna,
luza duk ingurura
hire esku laguna,
laiotzera ekarriaz
hego haize biguna.
Ez zaitut ez ahaztuko
nere gauerdian,
itorik egon arren
nere izerdian,
egun erortzen banaiz
ezbehar bizian,
berehala jaikiko naiz
zure atarian.
|