inprimatu
Utxitako jaiotetxeari
Izenburua:
Utxitako jaiotetxeari
Sinadura:
Urruzola, Estanislao (Uxola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
130.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Utxitako jaiotetxeari

 

Uxola

 

 1

 

 Ene baserri, oi jaiotetxe

 atzo utzi zindudana,

 pekataria naizen aldetik

 apalki nator zugana.

 Zu bai-zerate lenen argia

 maiteki eman zenidana

 eta ni, berriz, eskergabea

 azkarki aztu nintzana.

 

 2

 

 Oi! jaiotetxe biotzekoa!

 eman zenidan aterpe

 eta erakutsi itzegiteko

 ez nula euskerik beste.

 Seaskatxoan kulunka otsaz

 t'oledi txirriaz naste

 entzuten nitun kanta xamurrak

 loak artzen niņun arte.

 

 3

 

 Zure barruan lan eta kanta

 joan nintzan egiten gizon

 amaren aoz ongi ikasita

 nola ziran aita ta aiton,

 eta asabak, antziņakoak,

 zenbat mesede eta on

 Euskal-erriari egin zioten

 emanikan bere odol.

 

 4

 

 Ekarri nuen andra euskalduna,

 nere amaren antzeko,

 neri amatxok erakutsiak

 semei erakusteko.

 Zuk gorriz zenun tellatupean

 sukalde bat zan biltzeko,

 familiaren edertasunaz

 neke-lanak uxatzeko.

 

 5

 

 Or bizi nintzan errege antza!

 Or bizi nintzan pozkiraz

 ikusirikan euskal baratza

 jazten landare berriaz.

 Oil mitxirrika itxutzen dan lez

 argi-printzaren argiaz

 itxuto nintzan kaleko argi

 gezurrezkoen lilluraz!

 

 6

 

 Ta jetxi nintzan zu or lagata!

 Suntsitu nintzan kalean

 ez ar aundi bat sentitu gabe

 nere biotz barrenean!

 Senti nituen nere egoak

 kixkaltzen berealaxean

 oi! biotzeko jaiotetxea...

 berandutxo zan unean!

 

 7

 

 Onegatikan jaiotetxea

 gaur natorkizu negarrez!

 Zure eriotzaz eriotz naiz-ta

 zure oņazekin oņazez!

 Nik jantzi ditut zure bazterrak

 sasi sastraka ta otez;

 eraberean biotz-gogoak

 odoltzen nauten arantzez.

 

 8

 

 Zeru goi-alde tellatu gorri

 ziņadena, jo zenun lur

 eta, ain txuri zenitun ormak

 betztu dira ekaitz beldur!

 Berde ziņaten mendi-basoak

 zerate illobien ikur

 ai! ala ere iraungo ba-lu

 euskal odolaren itur!

 

 9

 

 Ara nun diran piņuz betztuta

 Euskalerriko mendiak!

 Ara nun diran ote ta larrez

 apain ziran belardiak!

 Baserri txuri eder politak

 ziraun ta muzker kabiak!

 Ara nun diran negar-malkotan

 pekatarien begiak!

 

 10

 

 Izardi, odol eta malkoaz

 asabak egin soroak

 egun batean laga nituen

 bultzatuz amets-txoroak.

 Joan nintzalako antzutu ziran,

 ez dira ernetzen artoak,

 gizalditako lanak ondatu

 ditu belarra gaiztoak.

 

 11

 

 Emen bezela, kalean ez da

 arantz gabeko larrosik!

 Emen bezela ikusi eziņaz

 dabiltz morroi ta nagusik!

 Naspil girotan ordu askotan

 laneginda, pobre gabiltz!

 Lukainka ez dan sokaz loturik

 txaurrak dabiltz ankutsik.

 

 12

 

 Oi, jaiotetxe! gu onuzkeroz

 ezin gindezke itzuli!

 Damaturikan geradelako

 barka zakizkigu guri!

 Eman indarra! Eman kemena

 oņazez gabiltzanori

 eta erakutsi diozutana

 kale-gogoz dagonari!

 


inprimatu