inprimatu
Mendizaleak Pantxo Labayen zanari
Izenburua:
Mendizaleak Pantxo Labayen zanari
Sinadura:
Urruzola, Estanislao (Uxola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
135.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendizaleak Pantxo Labayen zanari

 

Uxola

 

 Egunsentiko eguzki epel

 ortxen azaltzen zanian

 urregorrizko txapel bat jartzen

 Uzturre buru gaņian

 jaioterria goiz laņopean

 lotan zegola or bian,

 esku batian makilla eta

 otoitz bero biotzian

 alaitasunez betetzen ziņan

 onuntzaņo etortzian.

 

 Zure irudia begira dago

 ain maite zenun tokitik

 Uzturre dala gaikaldetikan

 Tolosa azpikaldetik,

 maite zenitun euskal-mendiak

 or, dituzula aurretik,

 Ama Izazkungo'n ermitatxoa

 dezula zure albotik

 euki zaitzala, Pantxo Labayen,

 zeruan bere ondotik.

 


inprimatu