inprimatu
Futbolari
Izenburua:
Futbolari
Sinadura:
Urruzola, Estanislao (Uxola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
144.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Futbolari

 

Uxola

 

 1

 

 Erriko futbolistak

 gaur zuten partidu

 eta izan nai nuen

 jokoan testigu.

 Sarrera ez zan merke

 ­kostatzen da diru!

 nekez irabazia

 aixa juten zaigu.

 

 2

 

 Sartu naizelarikan

 ta asi exeritzen,

 orduantxe zelaira

 mutillak irtetzen.

 Ikusle batzuk txistu;

 besteak, goratzen

 zein baño zein geiago

 eztarrik urratzen.

 

 3

 

 Arbitroak jarri du

 pelota erdian

 eta jokatzen asi

 txistua jotzian.

 Batek lagunai pasa

 eta abiadian

 atezaia jarri du

 estutasunian.

 

 4

 

 Atezaiak pelota

 urrun botarikan

 pilloan jun dirade

 arrapa nairikan:

 batek burukin jo du;

 bestek piririkan

 lurrera jausi dira

 teatro egiñikan.

 

 5

 

 Goikoak arrapatzen

 Pello da mutilla!

 Iretzat, Joxe! Ar zak

 eder biribilla

 Lopez'ek segi dio

 -ez izan abilla-

 azkenian eziñik

 jarri zankadilla.

 

 6

 

 Olakotan jendia

 jartzen da mamorro!

 Deadar, txistu-otsa

 eta makakorro

 edozeiñen burua

 eskaturik orok,

 arbitroa geldi da

 ez aza, ez porro.

 

 7

 

 Arbitroak ikarez

 eman du zigorra

 -guraso danez maite

 dulako txilborra-

 Pello da orain jotzen

 ostiko mokorra

 ai! ez ba-lu ateak

 egur txit gogorra!

 

 8

 

 Iñaki'k egin dio

 Joxe'ri txiripa

 eta extremuari

 bota irikita;

 onek arrapatu du

 egiñaz korrika

 eta erdira bota

 bonba atomika.

 

 9

 

 Iñaki an zegoan

 baita Segurola

 ikusirik etortzen

 ixkiñatik bola.

 Onek lepoa luza

 ibai arranopola!

 eta bala bezela

 atean da «gola».

 

 10

 

 Besteak jarri dira

 onekin asarre

 gureak zeudelako

 egiñikan parre.

 Jokoa, bizitu da

 bultza eta kolpe

 asta kirten aundina

 egiñaz alkate.

 

 11

 

 Jaunak! Aurre ta aurre

 ba-doa Beloki!

 Ate zaiaren aurrez

 or dago bakarrik!

 Ba-dijoa jotzera...

 ta aldamenetik

 Peru'k txonkatillan jo

 errena utzirik.

 

 12

 

 Ezin genezaioke

 egin ori bati

 ta ori arbitroak

 txit ongi ba-daki.

 Gizatasuna dago

 jokoan gañetik

 orregatik txistuka

 agindu ­penalty!

 

 13

 

 Penaltiak botatzen

 Joxe ez da tentela!

 Ondoan ditu danak

 zaindari bezela!

 Ezkerrekin jotzen du

 malizi duela

 berdintza ekarririk

 jokoan onela.

 

 14

 

 Kanpotarrak giñan da

 guretzat pozgarri,

 ara gure errira

 puntu bat ekarri!

 Onelako garaitzak

 ez dirade sarri

 naiz ez ekar mesede

 etxekandreari!

 

 15

 

 Amabost bertsoetan

 azalduz futbola

 esan nai nizueke

 umorez nagola.

 Tristea alaitzea

 nai nukela ola,

 ez litzake asarre

 onekin «Uxola».

 


inprimatu