inprimatu
Eiztariari
Izenburua:
Eiztariari
Sinadura:
Urruzola, Estanislao (Uxola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
138.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztariari

 

Uxola

 

 Udazkeneko ego-aizeak

 tellatun jo du txintxarri

 bere sońuaz esnaraziaz

 lotan zegoan eiztari.

 «Oi ­egunsenti alaigarria!

 Oi ­egunaren pozgarri!

 Artu dezadan eskopeta ta

 mendi-gora nadin jarri,

 gaur egaztia etorriko dek

 eguzki printzak eztaliz».

 

 Bere etxolan jarririk dago

 zabal-zabalik begiak

 ikusirikan txit urrutian

 Euskalerri'ko mendiak

 noiz etorriko bere gańetik

 ega bizian txoriak!

 Oritu ditu basoko lurrak

 zugaitzetako orriak...

 ta eiztarien sakela bete

 aize utza dan aizeak.

 


inprimatu