inprimatu
Bertso berri batzuek
Izenburua:
Bertso berri batzuek
Sinadura:
Urruzola, Estanislao (Uxola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
139.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berri batzuek

 

Uxola

 

 -1-

 

 Bertso berri batzuek

 arkakosoari,

 Sinpati aundienaz

 nai nizkake jarri.

 Artxo pozgarritsua

 alai ta dantzari

 xaltoka maiz oi dana

 gugana etorri.

 

 Estribilloa:

 

 Oi, arkakoso

 artxo biurri

 Utzi zaiguzu, arren,

 pakean guri.

 

 -2-

 

 Ez dezu usai txarrik

 tximutxen antzera,

 Ez baizabiltz maltzurki

 zorria bezela.

 Xalto-xaltoka beti

 ara ta onera,

 Leialtasunezkoa

 dabilzu bandera.

 Oi, arkakoso...

 

 -3-

 

 Ibilliagatikan

 andrak Flit eta Flat,

 garbitutzen bazterrak

 irrist eta arrast.

 Ez da mundua buka

 oraindik zuretzat,

 gogo biziagoaz

 egiten dezu zast!

 

 Oi, arkakoso...

 

 -4-

 

 Berdinzale onena

 ez da komunista,

 gauz orretxegatikan

 dagizu par pexka.

 Ez baidezu berezten

 egitean zista,

 Ba-da nagusia edo

 morroi sozialista.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -5-

 

 Berdin kozkatze ortan

 ez dezu eziņa,

 Baldin bada errege

 edo erregiņa.

 Praille lepa-lodia,

 moja txuri, piņa,

 Erakusten diezu

 zeure alegiņa.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -6-

 

 Atso zabal, aundiei

 ezin egin muxin,

 Nexkatill xanko-meak

 ozkatuaz berdin.

 Indartsu arroari

 pozikan zizt egin,

 Onen atzapar latzak

 arrapatu ezin.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -7-

 

 Ezin baidezakezu

 izan begirune,

 Kako batekin ozka

 gizon eta ume.

 Baserritar sendoa,

 kaleko ankame,

 Zutik dagoanari

 ta oian etzane.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -8-

 

 Erromeri batean

 zera demoniyo,

 Dantzan dabillenari

 belaunetik iyo.

 Zeurea egin eta

 azkure dagiyo,

 Ero modura dantzan

 ark ekingo diyo.

 Oi, arkakoso...

 

 -9-

 

 Zenbat eta errespetu

 aundigoko toki,

 Orduantxe zabiltza

 iņolaz goxoki.

 Bazter izkutukoak

 kozkatuz biziki

 Jaun aundiak eskuak

 geldi ezin euki.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -10-

 

 Zuretzat berdiņa da

 erriko eliza

 eta alkate jaunen

 andreen kamixa.

 Jolasa berdin zaizu,

 orobat otoitza,

 Inpernuko etsaiekin

 lotuta zabiltza.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -11-

 

 Ene arkakosoa

 ain zera biurri,

 beldur eman diozu

 demoniņoari.

 An sartuko baziņa

 ta kozkatzen asi.

 Su gaņetik saltoka

 dan danak igesi.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -12-

 

 Ez beste ezergatik

 animen etsaiak,

 Beretzat eska zitun

 inpernuko gaiak.

 Ordez, eman lurrean,

 biurri doaiak,

 Esna arazitzeko

 aul eta galaiak.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -13-

 

 Ortxe zabiltza beti

 kako eta kaka,

 Bizitzeko kendurik

 odoletan laka..

 Jarriz txiki ta aundi

 danak arrastaka,

 Gero beste aldera

 igesi saltoka.

 

 Oi, arkakoso...

 

 -14-

 

 Ene arkakatsua

 eta kakoduna,

 Ikasbide ederra

 ematen dezuna.

 Txiki izanagatik

 ausardiz astuna,

 Txepel, beldurtientzat

 dezu erantzuna.

 

 Oi, arkakoso...

 


inprimatu