Bertso berriak
Urrutia, Liborio
1
Gaurko egunetik gelditu zera
Kristoren apaiz egiņa,
amabi urte luze onetan
egin dezu alegina.
Oindik aurrera guri erakusten
izango da zure ekina,
gure animak salbatuteko
badago zerbaiten premiņa.
2
Gaztetatikan estudiora
zu egin ziņan saltatu
da bide ortatik, zintzo to leial,
beti egin dezu segitu.
Bide oberik mundu onetan
ezin leiteke billatu,
inbiriz gaude zure bidetan
ezin geinkezalako sartu.
3
Apaiz maitea, zabal itzatzu
erlijiņoko egiak,
bide ortatik galdu ditezen
mundu ontako etsaiak.
Gure etxe ta erbeste daude
arima txarrez josiak,
ez diralako gogoz entzuten
Kristoren erakutsiak.
4
Gure errietan badago griņa
ta alkar ikusi eziņa;
bai eta ere badagoz emen
biraua eta zikiņa.
Txarkeri orrek urrunduteko
egingo dezu alegiņa;
gure jainkoak orretarako
pasatu zituan miņak.
5
Mundu onetan gu ez gerade
betirako etorriak;
orregaitikan egon gaitezen
jaunarengana jarriak,
gure fedea indartuteko
zaudete emen jarriak,
bide ortatik zabaldutzeko
guri zeruko atiak.
6
Mundu onetan ezin bizita
ez degu joan nai bestera;
jaunan aurrean ongi agertzeko
orain daukagu aukera;
orretarako jarraitu daigun
apaizaren esanera;
ezpagerade kanbiatuten
galduak izango gera.