Udaberriz
Urrustill
Neguan otzikaraz ta mutu
ibilli oi diran txoritxuak,
nork sinistu udaberri garaiz
biurtzen dirala ain berritxuak?
Txantxangorri gaxoa
elurtegietan
kixkur kixkur egin da
zebillen penetan.
Orain, udaberrian,
adartxo puntetan
zutiņ-zutiņ jarririk,
kanta alaietan.
Udaberri geznari
dan enaratxoa
etorri zait leiora
txioka gaxoa.
Emen ipiņi nai du
bere kabitxoa;
tokitzat eman diot
tellatupetxoa.
Udaberriko egun sentia!
txoritxoak daude abeslari
txiokaz, eznarazten diote
lo gozatzuan dagoanari.
Goizalde gozo, eder;
laņorik gabia,
urdin zorakor dakust
goi-zabaldegia;
Ta mendi gaiņ-gaiņetan
goiz-argi bizia,
mendi ostetik ager
da eguzki yoria
Kuku zar batek jo du
egun txintaz goizik
ku, ku, ku, ku, ku, ku, ku
basa ixilletik;
bere kanta aitzea
ain goiztxo oetik,
da gai alaitsuetan
alaigarrienik.
Oraintxe ager dira muņoak,
gallur eta basetxe maitiak;
Ara baso oian ta mendiak
soņeko berri-berriz jantziak.
Agur, udaberri, agur,
ames oron iturri,
izadiaren goiz-gorri,
ongi-ongi etorri.
|