Bertsolariak
Uria, J.I.
I
Amar bat bertso jarriko ditut
gaia polit bat aztuta,
jaunak; aspaldi ontan nebillen
gaia ontaz beartuta;
bertsolariak maiteak ditut
nik ez daduzkat aztuta,
menperatuta gelditzen naiz ni
zuekin konparatuta.
II
Euskalerria maitatzen dute
gauza guztien gaiñetik,
beren bertsotan arkitzen degu
gauza ori aspalditik;
geienak dira sortutakoak
mendi edo baserritik,
gure euskera zabaldutzeko
merezi duan partetik.
III
Zuek beti pronto, lagun maiteok,
joateko edozein tokira
jaiak dirala ta zuen lanak
alderditik alderdira.
Zuen begiak daduzkazute
erri jendeari (begira,
Euskalerria bertsolariak
jasoko ote du argira?
IV
Noiztik ote da bertsolarien
oitura zarra etorri?
oraindik beintzat egoera au
ez du iñortxok igarri;
bainan guztiok jarrai zazute;
eman erriaren berri,
eta lenago juan zitzaizkigun
oitura zarrak ekarri
V
Obe genduke zuen antzera
danok ibilli bagiña,
euskera barrenean dezute
eta euskaldunen griña.
Nola Erria aspaldi ontan
daguan oso samiña,
indartutzeko egin dezute
zuek beintzat alegiña.
VI
Esan bezela Erria ez dago
nai genduken alaitsua,
ume txiki bat bezela arkitzen
zaigu orain beartsua;
guztiok otzak gelditu gera;
nun dadukagu zentsua?
bertsolariak jarri digute
ongi datorkigun sua.
VII
Etzazutela bein ere pentsa
bakarrikan zaudetela,
euskera barrenean degunak
mordoxka ederbat bagera;
zeuren bidetik jarrai zazute
danontzat obe orrela,
eta merezi duan mallian
utziko degu euskera.
VIII
Goiko launak eman zizuten
doaia edo saria,
errexa izanda neretzako bai
jaunak ori esatia.
Amaika saio egin dezute,
amaika bertso botia,
lastima ez dula jende geiagok
bertsolarien dotia.
IX
Bertso lanian kaxkara naiz ni,
barkatuko didazute,
bainan eskeintzen dizkitzuten oik
neri uka etzaidazute.
Badakit ziur, bertsolariak,
geio merezi dezute,
gaztiak jarritako bertsoak
gustora artu itzazute.
X
Bukatutzeko asmoakin naiz
barkatu gaizki esana,
eta orain esango dizuet
gogora etorri zaidana;
Manuel Olaizola Uztapide
bertsolaria zerana,
beste eunbat urteko bizia
da nik opa dizudana.