Goazen danok kalerik-kale
Urbieta, Manolo
-I-
Goazen danok kalerik-kale
Euskalerriko umiak,
goazen danok kantuz beteaz
Zarautz'ko kale guziak,
gu gera gaurko Jaialdi ontan
erriko jaun da jabiak,
alaitu gaitez euskal-semiak
ta kanpotik etorriak,
danon artean gorde ditzagun
euskal oitura garbiak.
-II-
Jaunak eman da erri bakoitzak
badauka bere izkera,
orain kantari ari geranok
ume euskaldunak gera,
orregatikan mintza dezagun
euskeraz gaurtik aurrera,
neska ta mutil, txiki ta aundi
euskaldun danok batera,
beti maitatuz gorde dezagun
ain gurea dan euskera.
-III-
Gure lagunak jarri digute
Euskal-Jaialdi osoa,
gorputz guzian sentitzen degu
txistuen soņu goxoa,
biotz barruan Euskalerria,
aoan gure mintzoa,
bat egiņikan artu dezagun
guziok asmo sendoa,
bete dezagun gure bizitzan
emen ikasitakoa.