Arrasate, eutsi euskerari
Urain, Kepa
-1-
Begi biak zabaldurik nago
begira Arrasateri
industritikan ikusten danez
badu indarra ugari
erritasunez aunditu zera
bera etaitez erori
baña etzazula baztertu
gure izkuntz eder ori.
-2-
Zail da esaten zenbat on ein dun
Arrasateko erriak
jarri zituan koperatibak
azi ditu lantegiak
baiña gauza bat oroitutzean
malkoz busti zait begiak
gure izkuntzak itxita dauzka
etxe askotán atlak.
-3-
Gaur erri batek joka bear du
beti apaltasunean
bide argi bat artu dezagun
galdu gabe illunean
gorroto danak bazterturikan
sendatu maitasunean
gu sartu giñan lur zatitxo au
jartzeko zorionean.
-4-
Udala barrenian or zaude
Arrasateko erria
aspalditxotik nolatan dezun
aunditzeko egarria
zeure baratzai ez ote zabilta
jaurtizen arrikaria
euskal sinismena dunentaat
au gauza samingarria.
-5-
Gure asabak izkuntzagaitik
ainbat saiatu ziraten
gaur zoritxarrez gure errian
gutxitxo da itzegiten.
nere iritziz gaitz auxen ere
sartu zaigu Arrasaten
ama euskera mutututzea
ez al du pena ematen.
-6-
Bere iritziak emanda agur
eiten dizute txoriak
da gaitzik ez dezala egin gaur
ezjakiñan iritziak
biotzetikan egindako deiak
mindugabe belarriak
danok bilduta poz artuko du
gure izkuntza maitiak.