Udazkenari adio
Unanue, Jose Ramon
Udazkenari adio,
sagastik sagar jario,
geza baino gazi gehio.
Otarre kizkiz bateta pila
karga gurdiaz karraio.
Tolarean jo bi saio,
barrikan uzten bazaio,
horra sagardoa jaio!
Sagardoa guk edari,
erabilitzen ugari,
lagundutzeko janari.
Ohore egin beharra dugu
zu sortu zinduanari.
Lora udaberriari,
ala zara Heuskaldunari,
atsegin zaigu danari.
Noiz nai gabiltz zure bila,
ziri zipotzta kanila,
basua bete dedila.
Kopet iluna argitzen duzu
piztu-eraziaz hila.
Hustutzen dugu botila,
betetzen zaigu urdaila,
gero «zirri-zarra» pila.
Hainbat sagardo edate,
egin da hemen gaur arte,
ezagututzen gaituzte.
Gure himnoak dionez behintzat
Usurbildarrak daukate,
sagardo jauna alkate
Ez gaitean lotsa bate,
ohitura hau ondo bete.
Gure sustraia ta jatorri,
zaizkigu ta etorri,
eskerrak sagardo horri;
bere baita lehen da orain
euskaldar eragingarri,
euskal hizkuntzen iturri,
zeuregan gaude egarri,
etzaitea bada urri.
|