Sursum Corda
Ugarte, Arantxa
Apaizak esan ohi zuen
Dominus bobiskun
latinajo guztiak
ahaztu zitzaizkizun,
gero gaztelania
etorri zitzaigun
eta jarraitzaileak
ugaldu Mutrikun.
Duela urte batzuk
mintzo alkatea
gauzak hobera doaz
badut nik fedea,
euskara ikasteko
eskola sarea
noiz izan du euskarak
aukera hobea.
Udal euskaltegia
orduan zen sortu
euskara ikasteko
aukera ugaldu
ikasteko beharra
ez zuten suspertu
gaur egun ikaslerik
ezin dute lortu.
Iragarki gehienak
erdaraz oraindik
zabor erreziboa
hori izan ezik
langileak euskalduntzen
baterez urratsik
pipiak jota dago
Udala harrutik.
EMBA sortu dute
lan horretarako
beste proiektu denak
omen kalterako
euskaldun huts izatea
gaitz Mutrikurako
erdaldun jarraituko
dute sekulako.
Gero eta ahualago
da zure goruntza
umeek eta gazteek
erdara hizkuntza
udalaren laguntzarekin
ez zoaz goruntza
euskarari mesedez
emaiok laguntza.
|