Otoitza
Txori-txiki
Joan dan aspaldin oian zegon
Gaixorik amonatxoa;
Gaur ilko biar ilko irauten,
Luzetetsirik gaxoa.
Eguerdi batez dei egin zigun;
Atozte laster; banoa.
Urbildu giņan bere ondoan
Berela sendi osoa,
Ixillik, doi doi, entzuten zala
Bere izketa gozoa.
Zazpi urteko umea nintzan;
Ama, oraindik gaztea.
Udazkeneko lore zimelan
Antzera zegon maitea.
Goizian aitak negarrez zidan:
Maritxu, joan zaitia
Amatxogana, il zori dago
Izerdi otzez betea.
Aitatxo berak zabaldu ziran
Bere gelako atea.
Beso zabalik. Atoz, atoz onuntza,
Atoz, musu emaidazu.
¨Bai aldakizu zergatik orain
deitu zaitudan, Maritxu?
-Ez nik, amatxo. Laster banoa.
-Ni utzita joan biazu?
-Bai, kutun ori. Ta orain esan,
Benetan maite al nazu?
-Oso, amatxo. Nik agintzen
Dizudana bete zazu.
Nere laguntza gabe, laztana,
Laster da zure bizitza.
Jainkoarena bezela artu
Aman azkeneko itza,
Gabero esan agurtza ondo,
Berdiņik ez dun otoitza;
Nere aotik ikasi dezun
Euskera ederraz mintza.
Zorioneko izango zera
Beti orla bazabiltza.
Agurtza baita belar ximelen
Arrats epeleko intza,
Agurtzak zaintzen digu etxea,
Berak kentzen digu gaitza,
Berak uxatzen digu tximista
Eta urrundu ekaitza.
Berak zuzentzen badaki ondo
Bakean gure bizitza.
Berak emango digo zerua
Tori! auxen da ango giltza.
Amatxo asko maite ba dezu,
¨Nola ez maite euskera?
Jainkoak berak nere aotik
Erakutsitako izkera.
Nik eman dizut, maite xamurrez
Bularrarekin batera,
Zure amatxoz gozoro beti
Baldin oroitzen ba zera,
Berea dana utzi ta ¨nola
Juan ziņezke bestera?
Aituta, berez, purrusta gabe,
Itzalitzen dan kandela
Baten antzera, Au nere poza!
Esanaz, il zan berela.
Orain amonak ere, au poza,
Beti egin det orrela.
Zuek, kutunak, bete zazute
Ama ta amonak bezela.
Orduan egiz esan nezake
Asko maite nauzutela.
Biotz biotzez maite gendunak,
Gaur zeru goitik ixil,
Badirudi ark agintzen dula,
Lurrean bezela, umil.
Agur Mariak egan dijoaz,
Gure sutonduan urbil,
Ume txikien ezpain garbitan
Euskera goxoa dabil.
Amonatxoa il zan aspaldi,
Bere oroitza ez da il.