Lazkao-Txikiri
Trueba, Alix
I
Lazko-Txiki zure laguntza
disfrutatu dut askotan.
esan behar dut izan zaidala
arras alaia benetan.
Euskaldun-berri honek hemendik
Enkartazionetetikan
Bihotz-bihotzez agurtzen zaitu
"nahiz eta bizkaitarra izan".
II
Gure etxean, Bizkai ertzean
Joxe Migel egon zara.
Zure bertsotaz betegin duzu
baratzatik ganbarara.
Datorrenian, garai hobean
izpiak irtengo dira:
ordu horretan esango dizut
zatozkit gure plazara.
III
Pausuko saio ugari hura
oraindino dut gogoan;
euskaldun denok anaiak gara
Ipar zein Hegoaldean:
anitz ardotxu edan genuen
denok umore onean,
pagatu berriz, ezin genuen
beti pagatua baitzan.
IV
Lazkao-Txiki zurekin beti
dabiltza gizatasuna;
euskaldunentzat eredu zara
esan behar dizudana.
Itxuraz zara txori alaia
barruan, berriz, gizona.
Jarrai Lazkao beti bertsotan
hori da eskatzen dudana!