Txamarra tzartxo bat, Jauna, zuri
Txamarra tzartxo bat, Jauna, zuri,
gorputz eder orren estalgarri
emango nizuke gusto aundiz,
luze laburrean ongi balitz.
Ai, oi! gabaren on!.
Jaio-berri ori non degu, non?
Lagunak ere ba'ditugu, bai:
lau artzaiak eta bost unai:
Santxo, Peru, eta Martin, Anton,
Prantzisko, Paulo, Beltxior, Simon.
Ai, oi! gabaren on!
Jaio-berri ori non degu, non?