Sukia Goikoetxea'tar Gotzon'i
S.M.J.
Sukia'tar Gotzon Gotzaiari
Zaldibi'ko erriak agur!
Baita zure lagun zarrak ere!...
Iritxi bai zera galur!
Emendikan aurrera zoazke
Ordea, bide orretan bildur...
Saltzalleak izango dituzu;
Loxintxariak ere ziur!
Zerbait geralako ustearekin
Ibilli erne eta kontu izan gaur!
Gotzaintzako jaioa etziņanik
Iņola ere ezin esan!...
Umetxo oraindik, ikusten zaitut
Alakoxe abeleran...;
Bai, oso aurrez, asia zaitugu
Gaurko zure gora-beran!...
Patxaran exerita..., txapelan
Antza-, baita era jazkeran-...,
Etziņala jaio izateko
Nolanai bestelako eran!
Or ba, orain, Gotzai-gurutz-makilla!
Izan zaitez Artzai Ona!
Maitatuaz, Kristo'k lez, ardiak
Ta ez uste izan bakar, gizona!
Apal da otoitzki zure-zurea
Ere dezu indar Jainkona!
Artzai onaren larre goxotan-,
Egiņaz Berak diona-,
Izango dute, bai, zure ardiak
Beren betiko zoriona!
Artzaia maiteki zaio ardia!
Malkar da arantza tarteak
Ez diote beņere lotuko-,
Naiz ugaritu nekeak-,
Bere biotz ederrak dituan
Oiņ eta esku trebeak!...
Ardi erren da galduei irikiko
Dizkie, bai Zeru'ko ateak!;
Eta, nola ez maitasun galtzairuz
Berritu beren kateak?...
Aldapa ordeka, mendian zear...
Larre-miņ zure ardiak!...
Larre biguņ- goxo eta errexak...,
Zenbat dituan mendiak!
Alata ere askotan leiezke
Arantz-artera begiak!...
Sekulan ez ditzan beiņ-betiko
Garbitu gose egarriak,
Iriki eiezu zure saroiko
Iturri eta belardiak
Aginkiņak zenbat gau-egun illun
Bere ardien ondoan!...
Ainbeste maite dituan ardiak,
Nolatan ezpa gogoan!...
Gau-izar argiari begira,
Etxi eziņik lioan!...
Esku-ardi ta ardi-txakurra
Dituala bere alboan,
Aspertu gabe pentsa-pentsatzen...
Biarko larre - giroan!...
Ardi gabe, artzaia zertarako?...
Or ba Artalde Almeritarra!...
Txikiei eraman Jainko-sari;
Larrientzat Jainko-indarra!;
Orobat, gose ez dean iņork,
Ogi zuri... Jainkotarra!:-
Danentzat laiņ, eta ugariago...,
Izangatik bakarra!;
Zure ardiei palta etzaien
Nun aukeratu belarra!
Almeri zuk, zure sendi berri!
Pozik zakust ta ameskari!...
Goseti, ezjakiņa da beartsu,
Alargun da gaxoari,
Jaulki gotzai-biotz eder ori!
Aita onak lez semeari,
Zabaldu zure beso - magalak
Almeri-Artalde zurtzari;
Maite bai zaizkio seme danak
Zeru'ko gure Aitari!
Agur Zaldibi!..., Gasteiz'i ere agur!!
Barruti?: - Almeri dana!...
Zaar ta gazte, txiki ta aundien
Zaindari egin zerana!:
Jaungoikoa'k ala nai izan da
Zaituzte, Berak emana!;
Dezaten: zure erakutsietan
Betitasun-indar jana,
Ta zure zaņetako odoletan
Baita ere nun edana!