Elebitasuna
Sudupe, Pruden
Aspaldi honetan denen ahotan
ikastola eta SEASKA,
baten gartsuki alde ditugu
ez dirade gutti aurka.
Euskal Herria euskaldun dadin
eten gabeko borroka,
gorrenak ere entzuna duke
hasten para ausikika.
Iparraldeko euskaldungoak
barnatua duen mina,
bere herrigintzan behar duena
nehun atzeman ezina.
Ibiltariez eta antzekoz
trufa digute ezina,
Minbiziaren sendagailutzat
eskaintzen dute aspirina.
Hemen sekula ez, balitz sortu
Seaska gure artean,
euskara orain segur legoke
kenkarik larrienean.
Gure lanaren garrantziari
mamia kendu nahiean,
Euskara eskolan «sartu» omen dute
hori aski delakoan.
ELEBITASUN hitza dabila
errezki haien ahotan,
ELEBITASUN bilakatzen da
gero gehienentsuetan
namarretatik bederatzi bat
frantses hutsaren onetan,
azken ttanttoak euskararentzat
isilik egotekotan.
Eskuinarekin lanak baziren
gure nahiak kanporatzen,
orain ezkerra nagusi
hasiak gara itotzen.
Zor zaigunaren parte ttiki bat
zigutelarik eskaintzen:
ia benetan noiz basten diren
eman hitz hori betetzen.
Haiek eta guk ez dugu beti
erabiltzen ber logika,
segur ez dute euskaldunentzat
egin beren politika;
halaeta ere ez dute onartzen
egiten dugun kritika.
Zer nahi duena tripako minez
ibil gaitezen irrika?
Zernahi ekintza eginik dugu
han-hemenka urte batez
"negoziatzeko" beti prest dira
hala diote aho batez,
bainan manarik ez bait da heldu
lau lagun ditugu gosez,
ikastolari BAIETZA emanez
eta errepresioari EZ!
Denen laguntzaren beharretan
izanen gara segurki,
negoziaketek ez dute onik
ez bada indarrik aski.
Azkarrak trufa egiten dio
ahulenari ozenki.
Urratu dugun bide hertsiari
denok batera jarraiki!