Alkol proba
Suboga Monteletxo, Joxeba J.
Larogetalabeko
Martxuak amaika
Saizarren apalduta
netorren presaka.
Errebosta dezute
kotxiaren marka;
numerua azten zait,
letra Navarra Ka...
Añorga zai nun argi
urdiñ bat jiraka.
Txotxetik erana ta
argiyen eskasa...
enekiñ kontrola zan
edo zan amesa.
Bizardun ayek zuten
mikelete traza...
nik «zer degu» ta berak
erderaz solasa:
alkolan proba edo
biar nula pasa.
Alkola probatzia
bazan asuntua,
neri ere gustatzen
zaidala «tantua».
Ez adarrik jotzeko,
aren espantua...
gero aittatu zidan
globuan kontua...
Nere artian niyon:
«au elementua».
Ze ordu izango zan
oroitzen naiz nekez;
etzan noski asteko
umien jolasez.
Alare nola naizen
jokalari nerez,
milla zazpireuni
egin nion trabes
globua berak baño
leno puztu bayetz.
Orduntxe gorrittu zan
txapelaren pare
eta ixildu nitzan
baezpada ere.
Begiyetatik suba,
mingañetik ere:
globua puztutzeko
berriketik gabe...
Nork irabaziko zun
jakiteko gaude.
Globo bat xelebria
puztu azi zidan,
arnasik artu gabe
dan-dana segidan.
Burua zebilkidan
argiyekin jiran...
berayen muturretan
leartu zitzaidan...
Orduñ utzi niñuten,
gauzak nola diran!
|