Josebe alarguna
Saspi
Esadazu, Josebe,
nora zoaz orra?
-Illerrira, Andoni,
senarra ikustera.
Ara noa lasterka
negar, egitera;
bera eziņez, lurra
malkoz bustitzera.
Itzali zait argia...
ilundu eguna...,
betiko gelditu naiz
bakar, alarguna...
joan zait bestaldera
eguzki kuttuna...
Egiaz bai naizela
illuna, ittuna...
Urratu zait biotza,
urtu bi begiak;
marguldu zaizkit ere
bi ezpain gorriak.
Illik bezela dauzkat
beste soin-zatiak..
Auek bai dira, Andoni,
ikaragarriak!
Ustu nai nuke nonbait
barrengo beltzura;
eta idaztera noa
karta bat zerura:
"Senar ori, emen nauk
ire Josebe ura:
eraman nazak laster
i agon lekura!".
|