Gora Kuba Librea
1
Hogeitamar urtetan
gabiltza iraultzan,
egunez lanean ta
iluntzean dantzan,
ai, ai, ai,
iluntzean dantzan,
gaua ondo pasako
dugun esperantzan.
Fidelek egiten dau,
fu,fu,fu.
2
Egarria kentzeko
ditugu kubatak,
bizitzaz gozatzeko
Habanako kantak,
ai, ai, ai,
Habanako kantak,
eta bestetarako
mulato / mulatak.
Fidelek egiten dau,
fu,fu,fu.
3
Fidelen kontra gogor
ari zaigu Reagan,
badakigu zer egin
hau datorrenean,
ai, ai, ai,
hau datorrenean,
frakak bajatu eta
nahi duena eman.
Reaganek egiten dau,
uau, uau, uau.
4
Reaganek nahi du egin
gauza xelebrea,
Coca-Colaz mozkortu
Kubako pobrea,
ai, ai, ai,
Kubako pobrea,
baina nahiago dugu
ai!, Kuba Librea.
Reaganek egiten dau,
uau, uau, uau.
5
Kuban yankee-ak zeuden
errege ezinik,
eta orain dabiltza
itzuli ezinik,
ai, ai, ai,
itzuli ezinik,
berriz abadatoz hona
baietz jan gordinik.
Fidelek egiten dau,
ņam, ņam, ņam.
6
Euskadi eta Kuba
gaitezela lagun,
ea Lehendakaria
noziko den bizardun,
ai, ai, ai,
noziko den bizardun,
Euskadi tropikala
bihurtu dezagun.
Euskadi tropikala
bihurtu dezagun.
Santutxuko Tropikana
|