Bilbometroa
Santutxuko Tropikana
1
Ustegabean dator,
gaur aurrerapena
Bilbo azpitik azkar
ibiltzeko trena.
Bilbo azpitik trena
ze ideia fina
inork ez ikusteko
erreka zikina.
Metro gora, metro behera,
porrua sartu dizute
ta ez zara entera.
2
Barrionuevok eman
du bisto-buenoa
orain eukiko dugu
hiri modernoa.
Gorordo jaunak hori
balu sinetsiko
kotxe blindatu hori
ez zun erosiko.
Metro gora, metro behera...
3
Frantzitik dakarkigu
Euskadira trena
eta Metroa ere
arintzeko dena.
Arintzen duena da
gure poltsikoa
ta berea astundu
hau da betikoa.
Metro gora, metro behera...
4
Zulatuko ditugu
harri ta arrokak
ehun tonelada ditu
taladroko brokak.
Gorordo ez ote da
hortako onena
berak bait du soinean
mustur gogorrena.
Metro gora, metro behera...
5
Metroarekin hasi
dira Erandion
hain modernorik ez da
gaur munduan inon.
Ai nire lagun ona
nork engaina zaitu?
ezetz inbento hori
sekulan amaitu.
Metro gora, metro behera..
6
Metroarekin dena
joango da ondo
kola eta ataskorik
ez dugu izango.
Kola eta buztana
dira gauza bera
ondo sartu dizute
ta ez zara entera.
Bilbometro mitikoa
ea ez zaizun jaiotzen
metro erdikoa.
|