Gora Bilbo garbia
Santutxuko Palestinarrak
Kopla hauen mamia
da zikinkeria,
kopla hauen mamia
da zikinkeria,
Bilbon ez dagoena
oso ugaria,
ai, ai, ai,
oso ugaria,
zuk ez egin barrerik,
hauxe da egia!
Txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
guau, guau, guau.
Ez al duzu ikusi
den-dena berdea,
ez al duzu ikusi
den-dena berdea,
horixe da Gorordok
nahi dun kolorea,
ai, ai, ai,
nahi dun kolorea,
laster pintauko dizu
zuri be ohea.
Txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
guau, guau, guau.
Nahiz ta higienerik
hemen ez den falta,
nahiz ta higienerik
ez den hemen falta,
bigun sentitu nuen
lehengoan zapata,
ai, ai, ai,
lehengoan zapata,
begiratu nuen ta
txakurraren kaka!
Txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
guau, guau, guau.
Donostin bai dutela
kriston kutsadura,
Donostin bai dutela
kriston kutsadura,
han edango lukete
txanpaina-modura,
ai, ai, ai,
txanpaina-modura,
San Antondik Deusturantz
bajatzen den ura.
Txakurrak egiten dau...
txakurrak egiten dau,
txakurrak egiten dau,
guau, guau, guau.
Azken koplan serio
gara ibiliko,
azken koplan serio
gara ibiliko,
isildu behar dugu
ez gaitezen ito,
ai, ai, ai,
ez gaitezen ito,
kontuz moro hauekin:
Agur eta kito!
|