Kantatuzera noa negarresz
Santabarbara
Kantatutzera noa negarrez,
bihotzari ezin uka,
munduak entzun beza dardarrez
zergatik gauden lututa.
Herriaren pakea zela ta
alai genbiltzan ujuka
Mingaina ere moztu digute
orain gaude mutututa.
Gure Herrian bizitzen ginen
bi zozo ta lau pailaso,
batak bestea xaxatzen zuen
honek etzun eiten kaso.
Esaten ziguten «orain ezin
liteke bihar akaso».
Biharamona ailatu data
bururik ez dugu jaso.
Amets bat euki dut gaur gauean
hori zen esan nahi nuna,
sirena hotsak entzuten ziren
dena zegoen iluna.
Txalupan sartzera gindoazen
ta erori zaigu laguna
bala txistuek galdetzen zuten
«Nor ote duzue urruna».
Lagun gaixoak hau esan zidan
boz hari bat baino ez zen,
«Hiltzera noa entzun zaidazu
ikas zazue bizitzen.
Baldin hitz handiak utarikan
ez bagerade lertutzen
Laister esango dute gugatik,
hemen herri bat izan zen»
Gorpua eskutan ta ezin ikus
tiro haieri azkenik,
amarrak eten nahi ta ezin
han ez zen larri ez zenik.
Izerdi patsez esnatu nintzen
esanez bizi nahi det nik.
Ez nun orduan inolaz jakin
kate hura eten zenik.
Euskadi izeneko txalupa
askatasunaren bila
Espaniako kaiai lotuta
beregain amarra pila.
Itsasoaren deia bihotzan
eskuartean fusila
Eten ditzagun kateak laister
gurea ez da Herri hila.