inprimatu
Pozaren pozez txorian gisa
Izenburua:
Pozaren pozez txorian gisa
Sinadura:
Salaberria, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberria, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
98.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pozaren pozez txorian gisa

 

Salaberria, Sebastian

 

 1

 

 Pozaren pozez txorian gisa

 astera nua kantari,

 bertso batzuek eskeintzearren

 nere euskal nobelari;

 lur-alde ontan izanagatik

 idazle onak ugari,

 Jaun Zerukuak lagundu dio

 eskola gutxi dunari.

 

 2

 

 Zori gaitzean guraso gabe

 gelditu nitzan gazterik,

 ta ez det izan askok bezela

 nik eskola ikasterik;

 garai batean ez nuan uste

 ontaraño iristerik,

 euskal nobelan lendabiziko

 saria irabazterik.

 

 3

 

 Gazte denboran nik ikasteko

 naiz izan gogo berua,

 nai ainbat bider ez det zapaldu

 ikastola ingurua;

 zerbait kostata egiña dago

 nere euskal liburua,

 gutxi dakinak askoz geyago

 nekatu bear burua.

 

 4

 

 Oraintxen jartzen diran sariak

 ez dira nolanaikoak,

 erdeldunantzat erderaz eta

 guretzat euskerazkoak;

 zazpi idazle izan gera gu

 zintzo sayatutakoak,

 lenengoa nik irabaztea

 nunbait nai zuan Jainkoak.

 

 5

 

 «Agora», asi bear det zuri

 esker beroak ematen,

 zuk jarri dezun sari ederren

 jabe egin naiz-ta aurten;

 diru morkoxk'au eskuratuta

 zail da ixilik egoten,

 danok dakigu bost milla durok

 zer poxa ematen duten.

 

 6

 

 Liburu berri onen galdezka

 jende askotxo da asi,

 eta seigarren bertso onekiñ

 bear det adierazi;

 nere nobela nolakoa dan

 nai dezutenak ikasi,

 librerietan saltzen dituzte

 eta lenbailen erosi.

 


inprimatu